IRULE ABOKATUAK
Zerbitzu juridiko eta psikosoziala, ikuspuntu feministatik, ohiko abokatutza edo jardun juridikoa beste modu batera aurrera eramateko motibaziotik sortu genuen Macarena Mugica Urbistondo eta Garazi Plazaola Ugarte abokatuek.
Bildutako esperientziatik abiatuz, bai abokatu partikular bezala zein elkarteentzako egindako lan bolondresaren bitartez (batez ere emakumeei bideratutakoa), eskaintzen genuen zerbitzuari eta hauek ematen zituzten emaitzei buruzko hausnarketa bat egin genuen, zeinaren ondorioz argi ikusi genuen bezero eta hartzaileek dituzten behar eta eskakizunei egoki erantzuteko ikuspuntu feminista bat aplikatuko zuen artatze integral bat aurrera eramatea ezinbestekoa zela.
Ondorio horri jarraika gure zerbitzuen artean kasu partikularren jarraipenari, formazioak, ikerketa, taldeen dinamizazioak eta emakumeei bideratutako aholkularitza/informazio juridiko zerbitzuak txertatu ditugu.
Zerbitzu guzti horietan ezinbestekotzat dugu bezeroaren ahalduntzea bultzatzea, gertutasun, enpatia eta transparentziaren bitartez berak beti izan dezan bere prozesuaren gaineko erabakiak hartzeko ahalmena, horretarako gai konplexuak hizkuntza argi eta ulerterraz batekin azalduz, bakoitza bere prozesuaren protagonista izatea bermatuz. Era berean, euskararen erabilera lehenesteko konpromezuarekin lan egiten dugu, hartzaile eta bezeroekin dugun harremanean, zein erakunde publiko eta epaitegietan bezeroek hala nahi izan ezkero.
Azkenik, garrantzia berezia du gure taldearentzako sarean lan egiteak, ekonomia sozial eta eraldatzaile baten bidean, beste eragile eta erakundeekin harremanetan egon eta elkarlana bultzatzea, modu horretan ematen den zerbitzuaren kalitatea handitzen dugulako, kasuan kasu espezializatutako zerbitzu bat eskainiz. Bestalde, bezero eta hartzaileak ere, gatazka antzekoak edo ezaugarri oso beretsukoak izaten dituztenez kasu askotan hauen arteko saretzea edo elkar zaintza sareak bultzatzea ere sustatzen dugu IRULETIK, elkarrekin indartsuago garelako.
Zerbitzuak
- Familia zuzenbidea. Aurren zaintzarako hitzarmenak, dibortzio eta banaketak, ondare komunaren likidazioa, hitzarmenen ez betetzeak, hitzarmenen aldaketa prozesuak,…
- Indarkeria matxista kasuak. Bikote barnean ematen den indarkeria fisikoa, psikologikoa eta ekonomikoa, bikote harremanez kanpo ematen diren indarkeria mota desberdinak (sexu erasoak, jazarpena, mehatxuak, argazki intimoak argitaratzea, etab.), baita ere, emakumeen kontra egindako beren seme alaba eta senideen kontrako erasoak.
- Zuzenbide penala. Delitu desberdinen aurreko defentsa eta akusazioa.
- Zuzenbide zibila. Ondarearekin zerikusia duten gaiak (etxebizitza alokairua, likidazioa, kontsumitzaileen eskubideak etab.), dibertsitate funtzionala duten pertsonen gaitasunei buruzko prozedurak, gurasotasun eta filiazio gaiak, sexu bereko pertsonen artean sortutako familiek pairatzen dituzten gatazka legalen artatzea, etab.
- Atzerritartasunarekin zerikusia duten gaiak. Lege irregulartasunean bizi diren pertsonen erregularizazio prozesuak.
- Lan Zuzenbidea. Kaleratzeak, hitzarmen eta legean jasotako eskubideen betearaztea, kantitate erreklamazioak, lan jazarpen edo mobbing kasuak, eskubideen inguruko negoziaziotarako aholkularitza. Genero marka duten kasuen artatze espezializatua.
Gai konplexuei buruzko informazio juridikoa eskaintzen dugu: banaketa, dibortzioa, emakumeen kontrako erasoei buruzko prozesu penalak, dibortzio prozesuetatik sortutako gatazkak, mantenu pentsioen ordainketa ezak, bisita erregimenen ez betetzeak, atzerritartasunarekin lotutako arazoak, etxeko langile zein gainontzeko langile emakumezkoen kaleratzeak, diskriminazio kasuak, eskubideei buruzko informazioa, laguntza sozialak eta bestelako kontsultak. Zerbitzu hau emakumeen etxe edo udaletako berdintasun sailen bitartez eskaintzen da normalean.
Gai juridiko desberdinen gaineko ikerketa lanak egiten ditugu bezeroaren eskaera eta beharren arabera.
Jendartearen interesekoak diren gai juridikoen gaineko formazio saioak eskaintzen ditugu, hizkuntza ulerterraz eta kasu praktikoen bitartez, gai arrotzak modu errazean barneratzeko. Adibidez, indarkeria matxistaren tratamendu judizialaren ingurukoa, familien konfigurazio legalaren ingurukoak, etab.
NOR GARA
Garazi Plazaola Ugarte
IRULE ABOKATUAK bulegoaren sortzailea, Zuzenbidean lizentziatua (EHUn, 2012an) da eta Giza Eskubide eta Botere Publikoak Masterra egin zuen EHUn (2012tik 2013ra).
Abokatu jardunean darama 2014tik (5084 Elk. Zbk.) eta Macarenarekin batera emakumeen eskubideen alde lan egiten duten elkarteekin elkarlana mantentzen du.
Macarena Mugica Urbistondo
IRULE ABOKATUAK bulegoaren sortzailea, zuzenbidean lizentziatua da (EHUn, 2011an), epailetza ikasketak 4 urtez (2011tik 2016ra) aurrera eraman zituen, nahiz eta 2016 urtetik aurrera abokatu jardunean diharduen (4616 Elk. Zbk.).
Abokatu jardunean daraman denboran emakumeen eskubideen alde lan egiten duten elkarteekin elkarlana mantentzen du, bere lanaren foku nagusia arlo hori izanik.
KONTAKTUA
- Macarena: 613 004 730 - Garazi: 633 430 609
- info@iruleabokatuak.eus
- Antziola 1, 20120 Hernani, Gipuzkoa.